2009/10/12

2009-10-12 Durangon San Fausto jaiak

Ibon (e)k argitaratua 22:26 e(t)an


Joan zen urriaren 12an Durangoko San Fausto jaietara hurbiltzeko aukera izan genuen.

Hasiera zaila izan genuen. Arazo teknikoekin bertaratu baikinen azoka lekura. Presak eta jendeak alde egin izana hasiera motela ekarri zigun. Dena den, bazkaltzen ari zen jendearen umorea txalotzekoa iruditu zitzaigun. Guretzat lehiaketan denak izan ziren txapeldun!
Ondoren, indarrak hartu eta kalean gora eta behera ibiltzeko aukera izan genuen. Goienkalen hasi ginen eta jendez gainezka egonik nahiko errez lortu genuen taldetxoa geureganatzea. Fidel mantendu ziren asko eta asko eta gustura asko ibili ginen egia esan behar badugu. Poliki-poliki bagoaz Bizkaia "ezagutzen" eta ea gehiago hurbiltzeko aukera izaten dugun.
Eguneko argazkiak ondoren:



Berri gehiago: egitaraua,

Ez dago erantzunik "2009-10-12 Durangon San Fausto jaiak"